miércoles, 4 de diciembre de 2013

Zero Zabor tailerrak 5. eta 6 .LHko ikasleekin...

Hondarribiko San Jose Ikastetxeko ikasleek hondakinen gaia landuko dute urtarrilan tailer batzuen bidez. Aranzadi Zientzia Elkarteko kideek dinamizatuko dituzte tailerrak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kristau Eskolak eta Ikastolen Elkarteak sinaturiko Zero Zabor Eskolak hitzarmenaren baitan kokatzen dira. Bi tailer egingo dituzte , Zero zabor hamaiketakoa eta konpost tailerra. Aranzaditik azaldu dutenez, lehenengoan hondakinen kudeaketa landuko dute: “Prebentziorako gako diren 3 ‘B’-ak landuko dira: Beheratu, Berrerabili eta Birziklatu. Horren ondoren, laugarren ‘B’ bat egingo dute: euren ohiturak Birpentsatu, eguneroko bizitzan hondakin gutxiago nola sor dezaketen proposatuz”. Bigarren tailerrari Hor-Konpost jarri diote goiburu bezala eta konposta egoki egiten ikasiko dutela azaldu dute Aranzaditik: “konpostari buruzko monografikoa da. Bertan, materia organikoa zer den, konpostagailura zer bota eta konpost egokia lortzeko berau nola zaindu ikasteaz gain, eskolan konposta egiteko aukera emango zaie”. Aranzadik prestaturiko tailerretan metodologia aktiboak eta parte-hartzaileak baliatuko dituzte, “ikaslearengan fokatuak eta konpetentzietan oinarrituak, elkartasuna, lankidetza, pentsamendu kritikoa, ekintzailetasuna eta konpromisoa landuz

No hay comentarios:

Publicar un comentario