miércoles, 26 de febrero de 2014

Haurtzaroa eta Natura ihardunaldiak - Jornadas Naturaleza e infancia

Martxoaren 15 eta 16ean Hondarribian egongo diren ihardunaldi interesgarriak
Interesantes actividades en Hondarribia el 15 y 16 de marzo

lunes, 17 de febrero de 2014

Birziklatu nahi dut! - ¡Quiero reciclar!

Birziklatu nahi dut! Txinzer martxan jarri duen kanpaina interesgarri bat..
Klikatu hemen

¡Quiero reciclar! Interesante campaña puesta en marcha por txinzer...clica aquí 

viernes, 14 de febrero de 2014

Udal foroan udal arduradunek emandako erantzuna - Respuesta de las autoridades

Ikasleen aurkezpenaren ostean, udal-gobernuko ordezkariek 2013ko ekainean izandako foroan ikasleek egindako eskaerei erantzun diete, mugikortasun iraunkorrarekin lotura dute arloen arabera banatuta:

BIDEGORRIAK:

2 planoren laguntzarekin, Aitor Kerejetak azalpenak eman ditu:

- Butroi pasealekua: proiektatuta dagoen bizikleta-bideetako bat da. Oinezkoen eta bizikletaren erabiltzaileen arteko gatazkarik ez sortzeko, Udaletik oraindik ez dute erabaki zein trazatu izango duen.

- Bidasoa ibilbidea: hau ere proiektatuta dagoen beste bidegorri zati bat da.

- Donosti kalea: oraindik proiektuaren nondik norakoak definitu gabe daude.

- Gabarrari kaleko bidegorria duela gutxi amaitu zen (Irunerako bidean, Erriberatik San Juan de Dioseko biribilgunera doana, hain zuzen)

- Aireportu ondoko bideko bizikleta-bidea: proiektua egina dago baina Gipuzkoako Foru Aldundiari dagokio lanak aurrera eramatea. Bidegorri honek biribilgunetik Amuterainoko zatia hartuko du. Errepidearen zabaltzen lanekin amaitu ondoren, espaloia hobetu eta bidegorria eraikitzea aurreikusten du Aldundiak. Hala ere, Udalak oraindik ez daki obra horiek noiz egingo diren.

- Mendeluko bidegorria aurten eraiki nahi du Udalak baina toki falta omen dago. Proiektua aurten idatzi nahi dute baina arazoa da oinezkoen espaloia gaur egun oso estua dela eta toki nahikorik ez dagoela bidegorri batentzako. Ildo honetan, Udalaren asmoa da Zubimuxuko erreka desbideratzea eta Plaiaundiko padura dagoen eremura eramatea (hau da, Alkain eta beste enpresak dauden poligonoaren atzetik joango litzateke erreka). Hasiera batean behintzat, Eusko Jaurlaritza ados dago aukera horrekin. Asmoa litzateke erreka desbideratu ondoren, errekaren gaur egungo bidea estali eta hor gainetik bidegorria eta oinezkoen bidea eraikitzea. Udalak aurten bertan gauzatu nahiko lituzke obrak hasteko beharrezkoak diren izapideak (tramitazio administratiboa, eskumen duten erakundeen oniritzia jasotzeko).

- Oraindik definitu gabe dauden herri-guneko eremu zehatzak: Udalaren kezketako bat da nola lotu Labrederko bidegorria Kosta ondotik igarotzen den zatiarekin. Udalaren ustez, ez da bideragarria Baserritar Etorbidetik bidegorria eraikitzea. Horren ordez, beste aukera bat da Donostia kalean trazatua eraikitzea baina alternatiba honek ere bere zailtasunak ditu. Izan ere, aparkalekuak ezabatu beharko lirateke edo errepideak noranzko bakarra izatea -aurten ikertuko du Udalak bigarren aukera hau-).

Garraio publikoaren arloari heldu aurretik, San José ikastetxeko irakasle koordinatzaileak (Iñigo Ruiz) Euskotreneko zerbitzua Hondarribira iristeko interesa agertu du. Hala ere, gai hau Eusko Jaurlaritzaren eskumena da. 

GARRAIO PUBLIKOA:

- Udalak bilerak egiten jarraitzen du Ekialdebus enpresarekin (eskualdeko autobus bidezko zein Donostia-Hondarribia autobus bidezko zerbitzuak ematen dituen enpresa) eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin. Bilera horietan, Udalak Hondarribiko herritarrei eragiten dieten zerbitzuak hobetzen jarraitzeko proposamenak aurkezten ditu.

- Autobus geltokietako markesinak: Udalak Cemusa enpresa kontratatzen du markesinen mantenu egokia bermatzeko. Behar den guztietan, geltokietako informazioa eguneratzen da. Markesina guztietan estalpea jartzeari dagokionez, 3 geltoki dira herrian bus-zutabea dutenak (horietako 2 Portu auzoan) eta Udalaren esanetan, horietan markesinarik eraikitzen ez bada horretarako toki nahikorik ez dagoelako da. 

ESPALOIAK ETA OINEZKOEN BIDEAK:

Plan Orokorraren idazketa garaian, Udalak Hondarribiko irisgarritasun plan bat idatzi zuen eta bertan herrian hobetu beharreko zenbait puntu agertzen ziren. Udal ordezkariek aipatutakoaren arabera, herrian obra berriak egiten diren bakoitzean irisgarritasun irizpideak aintzat hartzen dira. Jada eraikitako tokietan, aldiz, urtero Udala obra txikiak egiten joaten da (herriko puntu beltzak ezabatzen joateko).

BIDE HEZIKETAKO SAIOAK ESKOLETAN:

Txomin Sagarzazuk adierazi du saiatuko direla hiruhileko honetan proba pilotu bat martxan jartzen eskoletan. Horrela, udaltzain bat joango da joango da eskoletara eta bide-heziketako saio bat eramango du aurrera. Eskolek maila bat aukeratu beharko dute eta saioaren planifikazioa Udalak egingo luke. Ikasturte amaieran emaitzak baloratu eta hurrengo ikasturtean gai hau nola antolatu erabakiko luke Udalak. 

MOTORDUN IBILGAILUAK:

- Udalak ez du argi autoa partekatzeko egitasmoa nola jarri martxan.

- Motordun ibilgailuak Hondarribiko errepidetik doazenean abiadura moteltzeko neurriak ezartzeko intentzioa agertu dute udal ordezkariek. Udalak jada ezarri duen neurrietako bat da errepideak estutzearena eta beste aukera posible bat da "30 Km/orduko eremuak" ezartzearena. Jada martxan den beste neurri bat da radarrena (ezarritako abiadura maila gainditzen duten herritarrei isuna bidaltzen zaie eta Udalak egiaztatu du horrela abiaduraren mugak gehiago errespetatzen direla -oraingoz, Mendelun, Txiplaon eta Ramon Iribarrenen daude radarrak jarrita-).

ESKOLARA OINEZ:

Aurki definituko ditu Udalak, Izadi 21ekin batera, eman daitezkeen pausoak.

MUGIKORTASUN ASTEA:

Udalak eskolekin koordinatu nahiko luke, egitarauan barneratzeko zenbait ekintza zehazteko eta antolatzeko. 

Foroari amaieran eman aurretik, eskoletako irakasleek beste ekarpen batzuk egin dituzte:

Ø  Akartegiko Garbigunera bisitak egiteko aukera izan nahi dute eskolek (Mankomunitateak oraindik ez du baimentzen, segurtasun arrazoiengatik). Udal ordezkariek aipatu dute beharrezko pausoak emango dituztela azpiegitura honetara eskolek joateko aukera izan dezaten (ikustera eta azalpenak jasotzera -zertarako den, zer nolako hondakinak biltzen diren bertan, etab.-)

Ø  Ostalaritza establezimenduek Butroi pasealekuaren erdia hartzen dute, eta beste erdia oinezkoek eta bizikletek konpartitu behar dute. Alkateak aipatu du, establezimenduen barnean erretzea debekatzen duen legea indarrean jarri zenean, terrazak ere kanpoan jartzen hasi zirela, bezeroek kontsumitzen zuten bitartean erretzeko aukera izateko. Honi lotuta, badirudi pasealekua okupatzeko baimena Costas-ek eman duela (Espainiako Gobernua) eta tabernek eta jatetxeek tasa bat ordaintzen diotela Costas-i. Udalak ere uste du gehiegizkoa gertatzen dela egungo egoera eta Costas-ekin harremanetan jartzeko asmoa duela adierazi du Alkateak.

Ø  Marinako eskailera mekanikoei dagokionez, asteburuetan, gauez, eskailerak beranduago ixteko aukera planteatu da. Udalak adierazi du eskailerak zerbitzutik kanpo uztearen arrazoia segurtasuna dela (23:00ak arte erabili daitezke). 

martes, 11 de febrero de 2014

Dokumental interesgarrai "La comida no se tira" Interesante documental

Nekazaritza eta Elikadurarako Nazio Batuetako Erakundearen arabera, 930 milioi pertsona gose dira mundu osoan zehar. Batek pentsa dezake munduan ez dagoela janari nahikorik jada bizi garen 7.000 milioi biztanleentzat, baina errealitatea guztiz bestelakoa da. Herrialde aberatsetan, egunero, milaka tona janari botatzen da zaborrera eta, adituen esanetan, Erresuma Batuan eta Estatu Batuetan soilik botatzen den janariarekin. Casi un tercio de los alimentos que se producen para el consumo humano acaba en la basura antes de llegar al plato. ¿Es inevitable este despilfarro? ¿Qué consecuencias medioambientales acarrean la superproducción de alimentos y los malos hábitos de consumo? La Noche Temática nos aproxima al derroche alimentario y a sus consecuencias ambientales a través de dos documentales. El escándalo del despilfarro alimentario Más de mil millones de toneladas de alimentos, un tercio de la producción mundial, se tiran antes de llegar al plato. Desde el pescado que se arroja de nuevo al mar por violar las cuotas de la UE a las verduras no seleccionadas por no tener una forma o color adecuado. ¿Es esta cantidad de alimentos desperdiciados realmente inevitable? Hoy en día, un número creciente de personas y organizaciones están decididos a cambiar la forma de producir y consumir alimentos. Informazio gehiago - Más información

lunes, 10 de febrero de 2014

Urrezko Edukiontzia - El Contenedor de Oro


Lehiaketa


Zer da Urrezko Edukiontzia?

Urrezko Edukiontzia errekonozimendu sinbolikoa da, eta birziklatzeko ahaleginik handiena egiten dutenak errekonozitzen ditu..

Zer lortu nahi dugu?

  • Ondo edo gaizki egiten ari ote garen jakin dezagun. Lehiaketa auzoka banatzea anekdota hutsa da. Datu zehatzekin eta gardenekin bide onetik goazen jakitea da garrantzitsuena. Hau da, jasangarritasunaren alde egiten duen eskualde bat izan nahi dugun ala ez.
  • Egunero gauzak hobeto egiteko erakusten duzuen konpromisoa saritzea, sinbolikoki bada ere. Eta beste modu batera egin nahi izan dugu: hurbilago eta dibertigarriago.
  • Birziklatze-tasa gutxika hobetzea. Irungo eta Hondarribiko herritar bakoitzak 500 kg hondakin sortzen ditu urtean. 70.000 biztanle baino gehiago gara. Pentsa zer ingurumen-kostuetan eta kostu ekonomikoetan nolako aldea eragiten duen hobekuntza txiki bakoitzak! Keinu eta jokabide guztiak dira garrantzitsuak.
  • Nor da nor Urrezko Edukiontzia proiektuan?
  • Urrezko EdukiontziaHileko erronkaren auzo irabazlea saritzeko bereizgarria da. Hilean behin auzoz aldatuko da.
  • Edukiontzi izangaiaEdukiontzi guztietan aurkituko duzun bereizgarria da. Guztiok parte hartzen dugula adierazteko modua da.
  • EpaimahaiaTxingudi Zerbitzuak elkarteko bilketa kamioiek osatzen dute. Ibilbideak aldatu ditugu hondakinak auzoka pisatu ahal izateko, eta hala sailkapena egiteko.

Informazio gehiago: Más información

viernes, 7 de febrero de 2014

Sortu zeure konposta! ¡Haz tu propio compost!

Lorategia edo baratza daukazu? Anima zaitez eta egin zure ongarri propioa! Etxeko Konpostajea hondakinak prebenitzeko neurri bat da. Zure etxean sortzen diren hondakin organikoak gaika bildu eta zerorrek etxeko konpostagailuan kudeatuz konposta lortzea da helburua. Konpost hori lorontzietan, lorategian edo baratzean erabil dezakezu ongarri modura. ¿Tienes jardín o huerta? ¡Anímate y haz tu propio abono! El compostaje doméstico es una medida de prevención de residuos que consiste en recoger selectivamente los residuos orgánicos que se generan en tu hogar y autogestionarlos en tu compostador doméstico con el fin de obtener compost que podrás utilizar como abono en tiestos, en el jardín o en la huerta. Informazio gehiago Más información

jueves, 6 de febrero de 2014

Eskolak eta Udal Foroa Agenda 21- Foro escolar Agenda 21

Aurrekoan Hondarribiko eskolek etaHondarribiko Udaletxeko ordezkarien arteko bilera egin genuen aurreko urteetako eskaeren errepasoa eta erantzuna jasotzeko...aurrerago zintzilikatuko dugu udaletxetik emandako erantzuna, oraingoz argazki batzuk zintzilikatu ditugu.
La semana pasada llevamos a cabo la reunión del foro escolar de la Agenda 21 entre los centros de Hondarribia y el ayuntamiento para revisar los compromisos adquiridos los años anteriores respecto a diversos temas relacionados con la Agenda 21, por ahora aquí tenéis las fotos del foro, más adelante colgaremos la respuesta recibida por parte del ayuntamiento.

miércoles, 5 de febrero de 2014

Oso argazki politak www.beforethey.com orrialdean...

Biodibertsitatearekin lan egiten dugunontzat, eta giza-dibertsitateak kezkatzen gaitunontzat (hau da, guretzat), ikus ezazue zer lotura polita, oso egokia ikasleekin ikusteko eta hitz egiteko: http://www.beforethey.com/

IT'S JUST FOOD - BARATZEAK HIRIAN ZEHAR, NONAHI..

Artikulu honetan Britainia Handiko Todmorden herrian, baratzeak nonahi sortzeko ekimena ezagutuko duzue, nekazaritza eta baratzeak herriaren erdigunean ipiniz, mugimendu soziala,  kulturala, ekonomikoa eta baita politikoa bihurtuz.

http://www.magrama.gob.es/es/ceneam/articulos-de-opinion/2014-02-campos_tcm7-313501.pdf

Tapoi Solidarioak - Tapones solidarios

Otsailetik aurrera TAPOI SOLIDARIOEN BILKETA Beñat Lizaso Muxika Oiartzundarra laguntzeko egingo dugu. Bera kirolari sutsua dela, hanka protesi bat behar du kirola egiteko. 14 urte zituela kamoioi batek harrapatu zuen eta bertan hanka galdu zuen eta beste ondorio latz jasan izan zituen. Bere gaztetasuna oso gogorra izan da, eta ezin izan du hain gogoko duen kiroletan parte hartu. Baino denbora aurrera egin ala, animatu egin da eta poliki-poliki kirol munduan sartu da berriro ere. Baino horretarako protesi berezi bat behar du eta horretan guk lagunduko diogu. 

Hemen duzue informazio gehiago Beñat eta bere historiari buruz:

http://boga.hitza.info/2012/06/15/plastikozko-altxorrak/

Beñat Lizaso Muxika

martes, 4 de febrero de 2014

Kutsadura Baltiko itsasoan ...Contaminación el el mar Báltico..

Los residuos de envases de bebidas, apenas presentes en el mar Báltico

Lunes 27 Enero 2014 - 17:37

El proyecto Marlin publica los resultados del estudio de los residuos marinos en el mar Báltico. Al contrario de lo que ocurre en otros mares, botellas de plástico y vidrio y latas tiene una presencia minoritaria. El mar Báltico baña las costas de Suecia y Finlandia, con un Sistema de Retorno de envases de bebidas.
El problema cada vez está más presente: cada año, millones de toneladas de residuos se vierten en los océanos del mundo. Lenta pero irremediablemente, los mares están convirtiéndose en vertederos submarinos. La causa principal de esta situación se relaciona directamente con nuestros modos de consumo y producción, así como con nuestra gestión de residuos, reciclaje y basura en general. Es por todo ello que el proyecto Marlin se ha ocupado por primera vez de investigar la cantidad, el origen y la composición de los residuos marinos del mar Báltico para alertar de la gravedad del asunto. 

23 playas de referencia en Suecia, Finlandia, Estonia y Letonia han sido identificadas y monitoreadas durante dos años (138 evaluaciones) y la investigación ha dado las siguientes dos grandes conclusiones:

-Se han hallado 75,5 ítems por cada 100 metros en las playas rurales y 236,6 ítems en las playas urbanas. Las colillas de cigarrillo son el ítem concreto más frecuente: 301.9 colillas por cada 100 metros en las playas urbanas.

-Como tipología de residuos, la presencia de microplásticos o plásticos indefinidos es la más común entre todos los residuos analizados. El plástico es el material más presente en el litoral báltico porque se ha encontrado en el 62% de las playas urbanas y en el 54% de las playas rurales.

El estudio ha hecho un listado de los 10 objetos más frecuentes en el mar Báltico. Más allá de los fragmentos indeterminados de plástico y vidrio, los residuos más comunes son tapones de envases, bolsas de plástico y todo tipo de embalajes plásticos. En este sentido, es remarcable que los envases de bebidas de plástico o vidrio o las latas no aparecen en el top-10 de residuos abandonados en el mar Báltico, al contrario de lo que ocurre con las investigaciones de Ocean Conservancy, que cada año elabora un informe tras su campaña de limpieza de la costa internacional. Estos envases de bebidas son el tercero, octavo y noveno tipo de residuos más abandonados en las costas del mundo (el segundo tras las colillas si los contamos únicamente como envases de bebidas), pero desaparecen mayoritariamente en el mar Báltico, donde países como Suecia y Finlandia tienen un Sistema de Retorno de Envases de bebidas y Estonia lo tendrá en 2015.

iturria- fuente:
http://www.retorna.org/news/es_ES/2014/01/27/0001/los-residuos-de-envases-de-bebidas-apenas-presentes-en-el-mar-baltico