viernes, 20 de febrero de 2015

Munduak jaten duena - Lo que come el mundo - What the world eats

National Geographic-ek mundu mailako eta herrialde ezberdinetako azken 50 urteetako elikatze-produktuak aztertu dituzte. Honela, 1961-2011 urteetan zeharreko eboluzioa argi ikusi daiteke. Euskal Herriko eboluzioa ez da ageri, baina estatu mailako eboluzioari erreparatuz gero, harrigarria da nola egin duten gorantz egunero hartutako kaloria-kopuruak. Era berean, lekaleen kontsumoa nola murriztu den eta, aldiz, azukre eta koipe kontsumoa nola hazi den ikusi daiteke.

Jarraian uzten dizuedan estekan ikusi ahal duzue. Ingeleraz dago, baina oso grafikoa da.

http://www.nationalgeographic.com/what-the-world-eats/

jueves, 15 de enero de 2015

Jangelako hondakin organikoa biltzen hasiko da TXINZER!

Laster gure ikastetxean sortzen dugun zabor organikoa biltzan hasiko da TXINZER mankomunitateko hondakin zerbitzuetako enpresa...Oso berri ona da ingurumen ikuspuntutik.