miércoles, 4 de diciembre de 2013

Basabizitzak

"Erraldoi ezti hauek modu ia fantasmagorikoan" erretratatu nahi zituen, elefanteei argazkiak ateratzen urteak daramatzan Greg du Toit argazkilariak. Lurperatutako merkantzia-edukiontzi batean ezkutatuta, nahi zuen argazkia ateratzeko prestatu zituen parametro guztiak. Eta azken unean, ustekabean, elefante-kumea pasa zen aurretik. Zortea lagun, bikain lortu zuen nahi zuena, eta, orain, basabizitzaren urteko argazki onena izendatu dute Natural History Museum-ek eta BBC Worldwide-k antolatzen duten Wildlife Photographer of the Year lehiaketaentzutetsuan.
Urtero bezala, beste hamaika argazki zoragarri ere ekarri dizkigu lehiaketak. Gure aukeraketa duzue hurrengo orrietan.


No hay comentarios:

Publicar un comentario