martes, 3 de diciembre de 2013

Zenbat janari alferrik galtzen dugu Europan?

Euskal Herriko estatistikarik ez den arren, Irlandan bai daukate kuantifikatua: erositako jaki guztien herena doa zakarretara. Kalkulu horretatik at geratzen dira baserrietan ekoiztu bai baina eroslearen eskuetara iritsiko ez diren janariak, itsusiak izateagatik baztertuak, ekoiztutako guztien erdia. Etxeetara iritsita zakarrontzira doazen jakien xahuketaz bideoa egin dute Monaghan, Cork eta Galwayko konderriek.


No hay comentarios:

Publicar un comentario