lunes, 10 de febrero de 2014

Urrezko Edukiontzia - El Contenedor de Oro


Lehiaketa


Zer da Urrezko Edukiontzia?

Urrezko Edukiontzia errekonozimendu sinbolikoa da, eta birziklatzeko ahaleginik handiena egiten dutenak errekonozitzen ditu..

Zer lortu nahi dugu?

  • Ondo edo gaizki egiten ari ote garen jakin dezagun. Lehiaketa auzoka banatzea anekdota hutsa da. Datu zehatzekin eta gardenekin bide onetik goazen jakitea da garrantzitsuena. Hau da, jasangarritasunaren alde egiten duen eskualde bat izan nahi dugun ala ez.
  • Egunero gauzak hobeto egiteko erakusten duzuen konpromisoa saritzea, sinbolikoki bada ere. Eta beste modu batera egin nahi izan dugu: hurbilago eta dibertigarriago.
  • Birziklatze-tasa gutxika hobetzea. Irungo eta Hondarribiko herritar bakoitzak 500 kg hondakin sortzen ditu urtean. 70.000 biztanle baino gehiago gara. Pentsa zer ingurumen-kostuetan eta kostu ekonomikoetan nolako aldea eragiten duen hobekuntza txiki bakoitzak! Keinu eta jokabide guztiak dira garrantzitsuak.
  • Nor da nor Urrezko Edukiontzia proiektuan?
  • Urrezko EdukiontziaHileko erronkaren auzo irabazlea saritzeko bereizgarria da. Hilean behin auzoz aldatuko da.
  • Edukiontzi izangaiaEdukiontzi guztietan aurkituko duzun bereizgarria da. Guztiok parte hartzen dugula adierazteko modua da.
  • EpaimahaiaTxingudi Zerbitzuak elkarteko bilketa kamioiek osatzen dute. Ibilbideak aldatu ditugu hondakinak auzoka pisatu ahal izateko, eta hala sailkapena egiteko.

Informazio gehiago: Más información

No hay comentarios:

Publicar un comentario